Zabortegitik salbatuak

by Nigara Zuek

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Eskolako apunteen ertzeko poemak, lezio ahaztuak, amodio zimurtuak, aldarri koipetsuak gezurrak eta iraungitako egiak argazki albumetako aurpegi izoztuak eta pose absurdoak Landareak, lehorrak, izoztuak garbigailu zikinak, galtzerdi irauliak burdin zatiak, mugikor eguneratu ezinak bozgorailu isilduak konpak diskak telebistak, itsuak, gardenak, zulatuak melodia zaharrez betetako piano elektronikoak arropak, armak gurpilak altzariak sastrakak malkoak, mukiak, hazkazaletako honddoak, ileak gorpuak agureak eroak etxegabetuak elbarriak Ongi etorri zabortegira zabor makina bat naiz hemen eta orain hondakinak sortzen darrait dena izango da zabor noizbait, iraungarri, iraingarri, jasanezin. zabor poltsetan, plastiko beltzetan gordetzen da ikusi nahi ez duguna hospitale sikiatriko kale bazterreko after sikodeliko, zahar etxe, geriatriko itsuak, mutuak, gorrak, besteak gu ez garenak marikak, lesbianak, magrebiar ta beltzak, zuriegiak, lodiak, jipi ta punkiak zaborra, zaborra bistaren paretik kendu beharreko sodoma eta gomorra zabortegia, zulo nahasia alde batera utzitako ametsen anestesia behin ta berriz zapaltzen, pilatzen dira minak, grinak, gabeziak usteak, dudak eta malko gaziak zaborra bezain zaborra diren xixare, kakalardo, har eta bareek irentsi eta eraldatua berriz ere hazi hori lurrean landatua ernaltzen da zaborra, sustraiak ta kimuak ditu zabortegian, berriz hazten da, bizirauten gaitu gure begiradatik haratago baita erraustegien su garretan tximinietako ke grixetan biriketan, arnas estuetan min bizi baten promesan hasperen honetan ongi etorriak zabortegira.
2.
3.
Ahaztuena 06:04
Gaur gauean erronda egitera ateratzea erabaki dut arratoiak bi hankatan dantzan ikusi ditut etorbidean ez zen gendarmerik kale bueltan begiak iluntasunarekin -ohituta kamioi batetan nago sartuta -ez dakit nora naraman baina bizi berri bat hastera noa bizitza amaitu ta ondorengoa usteldutako gorpu tristeak kanta ta dantzan lokatzetan euri azidoa dugu kopa hautsitan azido sulfurikoa ez da makala eztarrian behera inori ez omen dio axola hortzik gabeko ahoen algara – entzuten da nonahi bizi berri bat hastera doa hildakoen bizi askea eskeletoak txortan alboan ahaztuen zabortegian libertimendua orokorra da izan zirenen festa handian -ta ni bertan begira bizi berri bat hastera doa ikusezinen bizi askea
4.
Zanbuia! 02:42
Noizbait hemen gauden guztiok hilik egongo gara Iritsiko da une bat, auskalo noiz, zeinean hau entzuten ari den gazteena ere hilzorian egongo den. Ordurako beste guztiak hilik egongo gara, bai. Hauxe da, orain eta hemen gauden guztiok elkarrekin gure bizitzetan biziko dugun momentu bakarra, elkarrekin, ez da besterik egongo. Eta iritsiko da momentu bat zeinean momentu hau ere ahazturaren itsasoak irentsiko duen. Gaur eta hemen gaudenen arteko azkenak, akaso gazteenak, hilzorian denean, une hau ekarriko du akordura eta konturatuko da une hau konpartitu dugun guztiok ez gaudela jada, mundu osoan ez dela egongo une horretan esaldi hau konpartitu ahal izango duen inor : gogoratzen egun hura Ie- ko poesia egunetan ? Eta une horretan pertsona horrek, lauso bada ere, hemen gaudenon aurpegiak ekarriko ditu gogora eta agian, akaso, nork daki, hitz bat etorriko zaio gogora. Zanbuia !
5.
Plastik 03:44
Lau sagar tomateak neguan san valentingo lorak betiko elkarrizketak taberna zuritan cocaina gramo bat udako kantak gimnasioko gorputzak eskaparateetan konpromezu elektoralak ixuri aurreko hitzak telepizzako pizzak abioiak, olibak, kondoiak piszinak, konpresak, esamesak mugak, txaloak, entremesak hauteskundeak, kreditu txartelak heroiak, umeentzako pardelak luntxak, sariak, makrojaialdiak
6.
Vals Dm 01:39
7.
Gainezka dut zaborrontzia zero eta batez betea lorontzia etxeko hoditeria guztiz trabaturik mezu hutsalez beterik selfi bat topatu dut kafesnean smilie tonto bat hozkailua zabaltzean iritziz gainezka dut hatz lodia orrazkeran modako kantaren melodia karaktere zopa da ere gaurko gosaria eguneroko mozkorraldia trending topic xigortua momentuko joera lasaia eta neurotikoa sarean bolo bolo dabilen gif hipnotikoa 11000 milioi tweet segunduro elektroiak ziztu bizian zuntz ultra azkarrak nire azalaren azpian
8.
Bb Agurra 05:27
Igandero genuen zita zabor poltsak soinean jantzita maiteminaren bisita piano zahar baten gainean sortutako kantak menuan aza ustelak zelatan hego haizeak ta 5Gak belarrietaraino daramaten doinu hautsia hobeto dastatzeko ni alde batetan ta zuek bestean zuek nigara momentu honetan kantak iraun bitartean isiltasuna izan zen lehena gero negarra, irria ta hitz errena heldu ta ahaztu zaigu dena heriotzaren beldur hotsak itsutzen gaitu sarri hemen gaude ta debalde bizitzea da sari norberak ahal badu utz dezala mundua aurkitu zuen bezala edo hobe posible bada

about

2020ko apirilean atera dira argitara kantuok. Zabortegitik jasotako organo zahar batekin izandako topaketatik abiatuta kanta hauek pixkanaka etxean joan dira eraikitzen, Hendaian.

Formatu fisikoa Manu Berk artistak CD zaharren gainean egindako lanaren emaitza da. 36 kopia bakar.

Mukuru 010 erreferentzia du diska honek.
www.mukuru.eus

credits

released April 19, 2020

Tresna guztiak Ander Fernandezek jo ditu "Vals Dm"eko Lukas Magliochetti- ren tuba izan ezik.

license

all rights reserved

tags

about

Nigara Zuek Hendaye, France

www.mukuru.eus/nigara-zuek

anderfernandez.bandcamp.com
Ander Fernandezek eszenarako soinu bandak sortzen ditu. Nigara Zuek bere bakarkako proiektua du. Muskulo taldearekin jolasean dabil baita ere.

contact / help

Contact Nigara Zuek

Streaming and
Download help

Report this album or account

Nigara Zuek recommends:

If you like Nigara Zuek, you may also like: