We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ongi etorriak zabortegira

from Zabortegitik salbatuak by Nigara Zuek

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €3 EUR  or more

     

lyrics

Eskolako apunteen ertzeko poemak, lezio ahaztuak,
amodio zimurtuak,
aldarri koipetsuak
gezurrak eta iraungitako egiak
argazki albumetako aurpegi izoztuak
eta pose absurdoak

Landareak, lehorrak, izoztuak
garbigailu zikinak,
galtzerdi irauliak
burdin zatiak,
mugikor eguneratu ezinak
bozgorailu isilduak
konpak diskak
telebistak, itsuak, gardenak, zulatuak
melodia zaharrez betetako piano elektronikoak

arropak,
armak
gurpilak
altzariak
sastrakak
malkoak, mukiak, hazkazaletako honddoak, ileak
gorpuak
agureak
eroak
etxegabetuak
elbarriak

Ongi etorri zabortegira
zabor makina bat naiz
hemen eta orain
hondakinak sortzen darrait
dena izango da zabor noizbait,
iraungarri, iraingarri, jasanezin.

zabor poltsetan, plastiko beltzetan
gordetzen da ikusi nahi ez duguna
hospitale sikiatriko
kale bazterreko after sikodeliko, zahar etxe, geriatriko
itsuak, mutuak, gorrak, besteak
gu ez garenak
marikak, lesbianak, magrebiar ta beltzak, zuriegiak, lodiak, jipi ta punkiak
zaborra, zaborra
bistaren paretik kendu beharreko sodoma eta gomorra

zabortegia, zulo nahasia
alde batera utzitako ametsen anestesia
behin ta berriz zapaltzen, pilatzen dira minak, grinak, gabeziak
usteak, dudak eta malko gaziak

zaborra bezain zaborra diren
xixare, kakalardo, har eta bareek
irentsi eta eraldatua
berriz ere hazi hori lurrean landatua
ernaltzen da zaborra, sustraiak ta kimuak ditu zabortegian,
berriz hazten da, bizirauten gaitu
gure begiradatik haratago
baita erraustegien su garretan
tximinietako ke grixetan
biriketan, arnas estuetan
min bizi baten promesan
hasperen honetan

ongi etorriak zabortegira.

credits

from Zabortegitik salbatuak, released April 19, 2020

license

all rights reserved

tags

about

Nigara Zuek Hendaye, France

www.mukuru.eus/nigara-zuek

anderfernandez.bandcamp.com
Ander Fernandezek eszenarako soinu bandak sortzen ditu. Nigara Zuek bere bakarkako proiektua du. Muskulo izan du jolaserako taldea eta orain Gori- gori prestatzen dabil. ... more

contact / help

Contact Nigara Zuek

Streaming and
Download help

Report this track or account

Nigara Zuek recommends:

If you like Nigara Zuek, you may also like: