We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Erdipurdikoen kanta

from Zer falta zaizu? by Nigara Zuek

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

about

Hedoi Etxarteren hitzak

lyrics

Gezurra da ezberdinak izan nahi dugula
erdipurdiko ereduen, kopia estandarren
ahalik ta antz handiena izaten saiatuak
garenaz ase, garenaz zoriontsu

Ez gara gu baino ederragoen ondoan
luzaroan gelditzen
ezta gure itsustasuna desbideratzearren ere

Gure klon zarpaila nahi dugu alboan
guk bezain gutxi dakiena liburuetaz
gure enfasi maila neurtzeko bi aldaera :
adjetiboen aurrean oso jartzeko aldaera piztua
eta adjetiboen aurrean oso jartzeko aldaera itzalia

Kalean ta tabernan
inork gehiegi begira ez gaitzan

Elkar maiteko dugu baina neurrian
gure arteko bikoteak ez du mundua asaldatu nahi
gure arteko bikoteak ez du mundua aldatu nahi

Iletara goazela isuritako malkoek ez gaituzte itoko
ez dugu altuegi barrerik egingo
zoriontsuegi garela nabari ez dadin

Bikotekideekin eta maitaleekin
soilik egingo dugu txortan
ez gaitezen sutan erre
hildakorik gabeko gatazkan

ez gaitezen sutan erre
kerik gabeko tabernan

Tabernan ta kalean
inork gehiegi begira ez gaitzan

Elkar maiteko dugu baina neurrian
gure arteko bikoteak ez du mundua asaldatuko
gure arteko bikoteak ez du mundua aldatuko

credits

from Zer falta zaizu?, released March 18, 2016

license

all rights reserved

tags

about

Nigara Zuek Hendaye, France

www.mukuru.eus/nigara-zuek

anderfernandez.bandcamp.com
Ander Fernandezek eszenarako soinu bandak sortzen ditu. Nigara Zuek bere bakarkako proiektua du. Muskulo izan du jolaserako taldea eta orain Gori- gori prestatzen dabil. ... more

contact / help

Contact Nigara Zuek

Streaming and
Download help

Report this track or account

Nigara Zuek recommends:

If you like Nigara Zuek, you may also like: