We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zer falta zaizu?

by Nigara Zuek

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Fabrika 03:46
Ez dago mundurik hemen hegoa galdu duten torlojuak, zilindroak herdoila besterik ez da, hodiak itotako itoginak Ez dago mundurik hemen iraganak aspaldi ez du ilerik kentzen zakil bat, alu bat aterako makina hautsien zokondoetan genitalez beteriko fabrika erraldoia da iragana Non dago jendea ? Non daude hamaiketako irriak grebarako deiak goseak ? Denborak bere egin duen segundu bakoitzeko hauts maluta bat, oihartzun lehorra ahaztua izan edo museo bilakatu iraganak ez du beste paturik Non dago jendea ? Non daude atzo hil ala bizikoak ziren galderak goseak ? Adreilua, eskilara eta horma baina non dago jendea ez dago mundurik hemen asmatu egin beharko dut bat
2.
Nire hildakoak ez daude hilik nire hildakoak ez dira oraindik hil Hutsik dago pezera Nire hildakoek ez dute zaratarik egiten ez daude Oihartzunik, hutsunerik ezin dute utzi oraindik Ta argazki hori dut begira hil ez diren aurpegiez osatutako argazki huts hori Nire hildakoak bizirik daude ta maitatzen ta ospatzen ta omentzen ditut nahiz ta ez dauden hilik
3.
Begi hauek adindu zaizkit argiz eta itzalez gogoa gainezka ezustean Gaur zeluloide azala orainaren aparra betiko dizdira bat eta beltzera Gaur denboragabeak gara irudia ta izara haragia ta azala izan beharrean Gaur gurasoen islada kate baten taupada soinu mutuetan kaxa honetan Izan ginen haurrari begira naizena ez ote den jada izango naizen zaharra ezustean Gu ez garen ikusleentzat filmak biltzen ditugu mundu hautsi honetan memoriaren zineman
4.
Gezurra da ezberdinak izan nahi dugula erdipurdiko ereduen, kopia estandarren ahalik ta antz handiena izaten saiatuak garenaz ase, garenaz zoriontsu Ez gara gu baino ederragoen ondoan luzaroan gelditzen ezta gure itsustasuna desbideratzearren ere Gure klon zarpaila nahi dugu alboan guk bezain gutxi dakiena liburuetaz gure enfasi maila neurtzeko bi aldaera : adjetiboen aurrean oso jartzeko aldaera piztua eta adjetiboen aurrean oso jartzeko aldaera itzalia Kalean ta tabernan inork gehiegi begira ez gaitzan Elkar maiteko dugu baina neurrian gure arteko bikoteak ez du mundua asaldatu nahi gure arteko bikoteak ez du mundua aldatu nahi Iletara goazela isuritako malkoek ez gaituzte itoko ez dugu altuegi barrerik egingo zoriontsuegi garela nabari ez dadin Bikotekideekin eta maitaleekin soilik egingo dugu txortan ez gaitezen sutan erre hildakorik gabeko gatazkan ez gaitezen sutan erre kerik gabeko tabernan Tabernan ta kalean inork gehiegi begira ez gaitzan Elkar maiteko dugu baina neurrian gure arteko bikoteak ez du mundua asaldatuko gure arteko bikoteak ez du mundua aldatuko
5.
Zuek 05:46
Gure bihotzak zuen taupadak gure urratsak zuen bideak Zuek eta zuen grinak zuek eta gure minak Gure oihuak zuen oihartzunak gure ihesak zuen paretak Zuek eta zuen armak zuek ta zuen eskuak Gure begiak zuen malkoak gure loreak zuen arantzak Zuek, gure gurasoak
6.
Entzun, kantan dira zapo eta igelak gaua erori da hemen, gure etxean beste lekuetan gaua betiko da Hemen goiza laster berriz helduko da bonbak bitartean beti urrun dira kantu honen oihartzuna heltzen ez den lekuetan ta hola kantatzen dugu guk Entzun, kantan gira hemen, gure etxean
7.
Haizearen kontra nekez egin daiteke aurrera hitzek hostoek adina pisatzen dute Paretak ez dituzte jasotzen ezeren alde egiteko inoren aldean egoteko aldea handitzeko baino Paretaren kontra ez dago bizitzerik hostoek badakite haizeak, uhinak har nazala alboan Hitzek haizea dakite baina haizeak heriotzak bezala bizkarrik ez du Haizea alde izatea bizkarra zeri eman hautatzea da
8.
Terractus 03:42
Inor ez inoren zain ezerezaren orbain asfaltoaren gaineko arrakala horrez gain Gaua bada gaua da merezi zuen hura alferrik begiratuko dio inork zerura honezkero isilean eguzkitan urtu da Ahots bako akordua kirten lodiko mailua erreka baten soinua gu ziento bat galdu dugu lurra gorri dakargu iraganetik salbu orainak hor dihardu Urak ez dakar hitzik ezpain ertzeko bitsik mutu erori aurreko postalen infrentzurik Itsuak omen dira bizkarrean bi begi dena kontatu nahi baina inork entzun ez hari
9.
Mon lion 02:19
J'ai un lion qui danse ballet et ce lion c'est un champion champion du monde du grand jeté oh mon lion qui danse ballet oh mon lion c'est sure je t'aime Ah mon lion né dans les Cévennes je t'ai trouvé tu mangé dans les poubelles je t'ai montré tout ce que je sais l'art de danser, l'art du ballet eh mon lion né dans les Cévennes oh mon lion je t'ai trouvé Ay mon lion l'heure est arrivée l'heure de partir de se quitter on peut se dire qu'on a profité on s'aimé comme personne jamais oh mon lion c'est sure je t'aime ah mon lion on doit se quitter

about

Sindères- eko “Cabane champêtre” egurrezko etxolan grabatua, 2015eko Abenduan. Weisson Weiss- ek nahastu eta masterizatua.

credits

released March 18, 2016

Diskaren azala: Idoia Beratarbide

Idoiari eskertu nahi diot diskari egin dion azal ederra. Oier, perku, axi eta hedoiri hitzak. Aholkua eta babesa eman didazuen guztieri ere eskerrak. Baita mikelazuloko arima jostarieri eta oholtzaraino eraman nauzuen guztieri, hori da utopia, hori da geratzen zaigun mundua.
Corineri.

license

all rights reserved

tags

about

Nigara Zuek Hendaye, France

www.mukuru.eus/nigara-zuek

anderfernandez.bandcamp.com
Ander Fernandezek eszenarako soinu bandak sortzen ditu. Nigara Zuek bere bakarkako proiektua du. Muskulo izan du jolaserako taldea eta orain Gori- gori prestatzen dabil. ... more

contact / help

Contact Nigara Zuek

Streaming and
Download help

Report this album or account

Nigara Zuek recommends:

If you like Nigara Zuek, you may also like: