1. |
||||
Eskolako apunteen ertzeko poemak, lezio ahaztuak,
amodio zimurtuak,
aldarri koipetsuak
gezurrak eta iraungitako egiak
argazki albumetako aurpegi izoztuak
eta pose absurdoak
Landareak, lehorrak, izoztuak
garbigailu zikinak,
galtzerdi irauliak
burdin zatiak,
mugikor eguneratu ezinak
bozgorailu isilduak
konpak diskak
telebistak, itsuak, gardenak, zulatuak
melodia zaharrez betetako piano elektronikoak
arropak,
armak
gurpilak
altzariak
sastrakak
malkoak, mukiak, hazkazaletako honddoak, ileak
gorpuak
agureak
eroak
etxegabetuak
elbarriak
Ongi etorri zabortegira
zabor makina bat naiz
hemen eta orain
hondakinak sortzen darrait
dena izango da zabor noizbait,
iraungarri, iraingarri, jasanezin.
zabor poltsetan, plastiko beltzetan
gordetzen da ikusi nahi ez duguna
hospitale sikiatriko
kale bazterreko after sikodeliko, zahar etxe, geriatriko
itsuak, mutuak, gorrak, besteak
gu ez garenak
marikak, lesbianak, magrebiar ta beltzak, zuriegiak, lodiak, jipi ta punkiak
zaborra, zaborra
bistaren paretik kendu beharreko sodoma eta gomorra
zabortegia, zulo nahasia
alde batera utzitako ametsen anestesia
behin ta berriz zapaltzen, pilatzen dira minak, grinak, gabeziak
usteak, dudak eta malko gaziak
zaborra bezain zaborra diren
xixare, kakalardo, har eta bareek
irentsi eta eraldatua
berriz ere hazi hori lurrean landatua
ernaltzen da zaborra, sustraiak ta kimuak ditu zabortegian,
berriz hazten da, bizirauten gaitu
gure begiradatik haratago
baita erraustegien su garretan
tximinietako ke grixetan
biriketan, arnas estuetan
min bizi baten promesan
hasperen honetan
ongi etorriak zabortegira.
|
||||
2. |
||||
3. |
Ahaztuena
06:04
|
|||
Gaur gauean erronda egitera
ateratzea erabaki dut
arratoiak bi hankatan dantzan
ikusi ditut etorbidean
ez zen gendarmerik kale bueltan
begiak iluntasunarekin -ohituta
kamioi batetan nago sartuta -ez dakit nora naraman baina
bizi berri bat hastera noa
bizitza amaitu ta ondorengoa
usteldutako gorpu tristeak
kanta ta dantzan lokatzetan
euri azidoa dugu kopa hautsitan
azido sulfurikoa
ez da makala eztarrian behera
inori ez omen dio axola
hortzik gabeko ahoen algara – entzuten da nonahi
bizi berri bat hastera doa
hildakoen bizi askea
eskeletoak txortan alboan
ahaztuen zabortegian
libertimendua orokorra da
izan zirenen festa handian -ta ni bertan begira
bizi berri bat hastera doa
ikusezinen bizi askea
|
||||
4. |
Zanbuia!
02:42
|
|||
Noizbait hemen gauden guztiok hilik egongo gara
Iritsiko da une bat, auskalo noiz, zeinean hau entzuten ari den gazteena ere hilzorian egongo den.
Ordurako beste guztiak hilik egongo gara, bai.
Hauxe da, orain eta hemen gauden guztiok elkarrekin gure bizitzetan biziko dugun momentu bakarra, elkarrekin, ez da besterik egongo.
Eta iritsiko da momentu bat zeinean momentu hau ere ahazturaren itsasoak irentsiko duen.
Gaur eta hemen gaudenen arteko azkenak, akaso gazteenak, hilzorian denean, une hau ekarriko du akordura eta konturatuko da une hau konpartitu dugun guztiok ez gaudela jada, mundu osoan ez dela egongo une horretan esaldi hau konpartitu ahal izango duen inor : gogoratzen egun hura Ie- ko poesia egunetan ? Eta une horretan pertsona horrek, lauso bada ere, hemen gaudenon aurpegiak ekarriko ditu gogora eta agian, akaso, nork daki, hitz bat etorriko zaio gogora. Zanbuia !
|
||||
5. |
Plastik
03:44
|
|||
Lau sagar
tomateak neguan
san valentingo lorak
betiko elkarrizketak
taberna zuritan
cocaina gramo bat
udako kantak
gimnasioko gorputzak
eskaparateetan
konpromezu elektoralak
ixuri aurreko hitzak
telepizzako pizzak
abioiak, olibak, kondoiak
piszinak, konpresak, esamesak
mugak, txaloak, entremesak
hauteskundeak, kreditu txartelak
heroiak, umeentzako pardelak
luntxak, sariak, makrojaialdiak
|
||||
6. |
Vals Dm
01:39
|
|||
7. |
11KMilioi tweet
03:08
|
|||
Gainezka dut zaborrontzia
zero eta batez betea lorontzia
etxeko hoditeria guztiz trabaturik
mezu hutsalez beterik
selfi bat topatu dut kafesnean
smilie tonto bat hozkailua zabaltzean
iritziz gainezka dut hatz lodia
orrazkeran modako kantaren melodia
karaktere zopa da ere gaurko gosaria
eguneroko mozkorraldia
trending topic xigortua
momentuko joera
lasaia eta neurotikoa
sarean bolo bolo dabilen
gif hipnotikoa
11000 milioi tweet segunduro
elektroiak ziztu bizian
zuntz ultra azkarrak
nire azalaren azpian
|
||||
8. |
Bb Agurra
05:27
|
|||
Igandero genuen zita
zabor poltsak soinean jantzita
maiteminaren bisita
piano zahar baten gainean
sortutako kantak menuan
aza ustelak zelatan
hego haizeak ta 5Gak
belarrietaraino
daramaten doinu hautsia
hobeto dastatzeko
ni alde batetan ta zuek bestean
zuek nigara momentu honetan
kantak iraun bitartean
isiltasuna izan zen lehena
gero negarra, irria ta hitz errena
heldu ta ahaztu zaigu dena
heriotzaren beldur hotsak
itsutzen gaitu sarri
hemen gaude ta debalde
bizitzea da sari
norberak ahal badu utz dezala
mundua aurkitu zuen bezala
edo hobe posible bada
|
Nigara Zuek Hendaye, France
www.mukuru.eus/nigara-zuek
anderfernandez.bandcamp.com
Ander
Fernandezek eszenarako soinu bandak sortzen ditu. Nigara Zuek bere bakarkako proiektua du. Muskulo izan du jolaserako taldea eta orain Gori- gori prestatzen dabil.
... more
Streaming and Download help
Nigara Zuek recommends:
If you like Nigara Zuek, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp